Laugarren aldiz jarraian, aurtengo oporretan ere arrakastatsuak izan dira Haurtzaro Dantza Taldeak eskainitako saioak, 40 dantzari inguru izan dira giozeko saioetan Fandangoa eta baita Arin arina ikasten eta saioen helburuak betetzat eman dituzte irakasleek.
Ordu eta erdiko saioak bideratzen bost irakasle aritu dira lanean, Aiora Etxebeste eta Enara Mugarza LH1eko ikasleekin, Aiora Etxebeste eta Aroia Altuna LH2ko dantzariekin, Eneko Iparragirre LHko gainerakoekin eta Eneko Iparragirre eta Udane Eskudero, sueltoko dantzari ohiak, DBHko dantzari helduenekin.
Bai ikasleak eta baita irakasleak ere balorazio positiboa egin dute saioez, txikienek oinarrizko pauso guztiak ikastea lortzeaz gain, helduenek pauso teknikoagoak ere menperatzea lortu baitute! Gustura aritu dira guztiak eta halako balorazioarekin, hurrengo urtean ere ziur saioa antolatuko dugula!
Eskerrik asko saioetan izena eman duten 40 dantzariei eta praktikan jarri ikasitakoa herriko plazetan!
Ongi bukatu urte zaharra eta urtarrilera arte!
LH1eko ikasleen taldea
LH2ko ikasleen taldea
LH3-6 bitarteko dantzarien taldea
DBHko dantzarien taldea
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina