2017(e)ko abenduaren 30(a), larunbata

ATZO BUKATU ZEN GABONETAKO FANDANGO ETA ARIN ARIN SAIOA!

Laugarren aldiz jarraian, aurtengo oporretan ere arrakastatsuak izan dira Haurtzaro Dantza Taldeak eskainitako saioak, 40 dantzari inguru izan dira giozeko saioetan Fandangoa eta baita Arin arina  ikasten eta saioen helburuak betetzat eman dituzte irakasleek.

Ordu eta erdiko saioak bideratzen bost irakasle aritu dira lanean, Aiora Etxebeste eta Enara Mugarza LH1eko ikasleekin, Aiora Etxebeste eta Aroia Altuna LH2ko dantzariekin, Eneko Iparragirre LHko gainerakoekin eta Eneko Iparragirre eta Udane Eskudero, sueltoko dantzari ohiak, DBHko dantzari helduenekin.

Bai ikasleak eta baita irakasleak ere balorazio positiboa egin dute saioez, txikienek oinarrizko pauso guztiak ikastea lortzeaz gain, helduenek pauso teknikoagoak ere menperatzea lortu baitute! Gustura aritu dira guztiak eta halako balorazioarekin, hurrengo urtean ere ziur saioa antolatuko dugula!

Eskerrik asko saioetan izena eman duten 40 dantzariei eta praktikan jarri ikasitakoa herriko plazetan!
Ongi bukatu urte zaharra eta urtarrilera arte!

                                                      LH1eko ikasleak dantzan

                                                      LH2ko ikasleak arin arina dantzatzen

                                              DBHko dantzariak beren azken saioan dantzan


                                                             LH1eko ikasleen taldea

                                                              LH2ko ikasleen taldea

                                                    LH3-6 bitarteko dantzarien taldea

                                                        DBHko dantzarien taldea
             

2017(e)ko abenduaren 28(a), osteguna

GAUR GOIZEAN ERE EDERKI ARITU DIRA DANTZARIAK FANDANGO ETA ARIN ARINA IKASTEN. BEJONDEIZUELA GUZTIEI!













2017(e)ko abenduaren 27(a), asteazkena

HASI DIRA GABONETAKO FANDANGO ETA ARIN ARIN SAIOAK!

Gaur, goizeko 10:00etan hasi dira aurtengo Gabonetako fandango eta arin arin saioak. LH1, 3, 4, 5 eta 6ko dantzariek izan dute lehen saioa, Eneko, Enara eta Aiora irakasleekin eta Arin arinaren lehenengo pausoak ikasteari ekin diote.

Ordu eta erdiko saioa ondoren, 11:30etan, LH2 eta DBHko dantzariek izan dute fandango eta arin arin saioaz gozatzeko auekra. Hauetan Udane eta Aroia dantzariak ere izan dituzte lagun eta DBHkoek batez ere, aski ongi hobetu eta biribildu dituzte beren pausoak!

Oraindik beste bi saioz gozatzeko aukera izango dute aurten dantzak ikastera animatu diren dantzariek eta ziur gaurkoak bezain dotore eta alaiak izango direla!

Bihar arte guztiei!





2017(e)ko abenduaren 18(a), astelehena

TXERRI EGUNA 2017:

Aurtengoan eguraldiak lagundu ez baldin badigu ere, saio dotorea eskaini dute Haurtzaro Dantza Taldeko talde Urdinak, Txuriak, Gerezienak eta Udareenak.

27 dantzariak Agurra, Ezpata Dantza, Jorrai Dantza, Makil Txiki, Banakoa, Txontxongilo, Makil Handi, Agintariarena eta beste zenbait dantza eskaini dituzte Oiartzungo Txerri Eguna ospatzeko. Ondoren hamaiketako goxoaz gozatu ahal izan dute neska-mutilek.

Eskerrik asko bertaratutako dantzari eta ikusle guztiei! Bejondeizuela!















*Txerri Eguneko argazki gehiago "Argazkiak" atalean.

2017(e)ko abenduaren 15(a), ostirala


GABONETAKO FANDANGO ETA ARIN ARIN SAIOAK

Inoiz baino izen-emate altuagoa izan ditugunez, antolaketan zenbait aldaketa egin ditugu. Osatzea pentsatzen genituen 2 taldeen ordez 4 talde osatu ditugu, adinaren arabera, eta 4 talde hauek 2 ordutanizango dituzte saioak.

Lehenengo ordua 10:00etatik 11:30etara izango da. Hemen 2 taldek izango dituzte saioak:
     -LH1. mailakoak
     -LH3-4-5-6. mailakoek

Bigarren ordua 11:30etatik 13:00era izango da eta adin hauetako taldeeak izango dituzte saioak:
     -LH2. mailakoak
     -DBHko ikasle guztiak

Saioetara, arropa erosoa (mailak, txandala...) eta oinetako egokiak ekartzea komenigarria da (alpargatak, abarkak, txapinak...).

LH1 eta LH 3-4-5-6koak abenduaren 27an goizeko 10:00etan Ikastolako Idazkaritza parean elkartuko dira irakasleekin. LH2koak eta DBHkoak berriz, goizeko 11:30etan elkartu beharko dute, toki berean, Ikastolako Idazkaritza parean irakasleekin.

Dudarik izanez gero, jarri gurekin kontaktuan dantzataldea@haurtzaro.ikastola.eus emailaren bidez.

Eskerrik asko parte hartzeagatik!




2017(e)ko abenduaren 3(a), igandea


EUSKARAREN FESTA!

Atzo herrian ospatu zen Euskararen Festa paregabea izan zen, egindako eguraldia benetan hotza izan baldin bazen ere. Haurtzaro Dantza Taldeko 55 dantzari inguru elkartu ziren plazan arratsaldeko 17:28etan emanaldi txikia egiteko.

Belauntxingoa, Agintariarena, Banakoa eta Hegi dantzez gozatu ahal izan zuten bertaratutako euskalzaleek herriko plazan eta amaierako kalejira dotorearekin bukaera eman zion Haurtzaro Dantza Taldeak Euskararen Festako saiotxoari.

Hurrengo urtean berriz ere bertan izango gara Euskararen Eguna ospatzen eta bitartean euskaraz bizi eta euskaraz dantzatu!





*Argazki gehiago "Argazkiak" atalean.

2017(e)ko abenduaren 1(a), ostirala


EUSKARAREN EGUNA 2017:

Abenduaren 3an, euskararen eguna denez gero, larunbatean, Euskararen Festa ospatuko da herriko plazan. Beste hainbat eragile bezala, Haurtzaro Dantza Taldea festako partaide izango da eta arratsaldeko 17:28etan egingo du bere saioa.

LH3-DBH4 bitarteko dantzari guztiek hartuko dute parte eta 17:10ean Kontsejupean elkartuko gara. Denek galtza beltzak, Ikastolako nikia eta alpargatak jantzi beharko dituzte.

Elkartzeko gunea: Abenduak 2, larunbata, 17:10ean, Kontsejupean.


TXERRI EGUNA 2017:

Aurtengoan Txerri Eguna abenduaren 16an, larunbatean, ospatuko da Oiartzunen eta Haurtzaro Dantza Taldeak ohiko dantzaldia eskainiko du.

Aurtengoan Talde Urdina, Talde Txuria eta Udareen Taldeak egingo dute emanaldia, guztiek baserritarrez jantzita.

Plangintza:
    -11:30etan plazan elkartuko gara.

    -11:40etan Kalejirari hasiera emango diogu.
    -12:15ean Emanaldia egingo dugu Landetxen.
    -13:00ean hamaiketakoa egingo dugu Laia Tabernaren eskutik.

Elkartzeko gune: Abenduak 16, larunbata, 11:30etan herriko plazan.


GABONETAKO FANDANGO ETA ARIN ARIN SAIOAK 2017:

Aurtengoan ere, aurreko urteko arrakasta dela eta, gabonetako oporretan, abenduaren 27, 28 eta 29an, hain zuzen ere, Fandango eta Arin arin saioak egingo ditu Haurtzaro Dantza Taldeak.

Saioen ordutegia goizeko 11:00etatik 12:30etara izango da.

Ikastolako LH1etik DBH4ra bitarteko ikasle guztiei eskainiak daude saioak eta interesatuak izena eman beharko du abenduaren 5a, asteartea, baino lehen. Izen-emate orriak geletan eta Idazkaritzan daude.

Saioak doakoak dira eta Haurtzaro Dantza Taldeko irakasleek eta Dantza Sueltoko txapelketetan ibilitako bi dantzarik emango dituzte.

Izena emate epea ondoren Buletinaren eta Blogaren bidez informatuko ditugu saioen inguruko berriak.

Animatu zaitezte dantzara!