2017(e)ko apirilaren 2(a), igandea


OIARTZUNGO V. DANTZARI TXIKI EGUNA


2017ko apirilaren 2a, igandea.

Gaurkoan ere egun eder honi bukaera eman diogu! Zazpi Dantza Talde eta 256 dantzari elkartu gara aurtengoan Oiartzungo Dantzari Txiki Egunean oiartzuarron kaleak eta plazak euskal dantzekin alaitzeko asmoz.

Goizean eguarldiagatik kalejira laburra egin baldin badugu ere, emanaldi dotorea eskaini dute dantzariek Elorsoron. Ondoren Ikastolako Jantokian bazkaldu ostean, jolasak egin eta plazako dantzaldiaz gozatu ahal izan dugu.

Aupa neska mutilak! Emanaldi eta giro ederra sortu duzue herrian dantzaren kontura! Eskerrik asko gure gonbita onartu eta eguna osatzen lagundu diguzuen Dantza Talde eta musikari guztiei! Hurrengo urtera arte!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina