2016(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

Oiartzungo Dantzari Txiki Eguna!

Atzo Oiartzungo Dantzari Txiki eguna ospatu genuen herrian eta goizeko euriak emanaldia kiroldegian egitera bultzatu bazuen ere oso ikuskizun polita egin zuten Euskal Herri osoko dantzariek.

Goizeko 10:30ak aldera elkartu ginen dantzatalde guztiak Ikastolako frontoian eta bertan haimeketako goxoa egin ondoren kiroldegirantz abiatu ginen desfile luze eta polit batean. Bertan egin genuen emanaldia, eta etorritako dantza talde guztiak ederki aritu ziren beraien dantzak eskaintzen. 9 Dantza talde ezberdinetako 300 dantzari inguru bildu ginen.

Behin emanaldia bukatuta, berriro ere Haurtzaro Ikastolara hurbildu ginen bertako jantokian bazkaltzeko eta arratsalderako indarrak hartzeko, bertan 400 pertsona elkartu ginelarik.. 17:00 etan, sukaldari eta zerbitzariek egindako lana eskertzeko dantzari guztiek agurra dantzatu ondoren berriro ere dantzari ekin genion ikastolako frontoian antolatutako erromeriari esker.

Mila esker egun hau antolatzen laguntzen ibili zareten guztiei, oso egun polita izan zen  eta giro bikaina sortu zen! ZORIONAK DENEI!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina