2016(e)ko apirilaren 27(a), asteazkena

Lezoko dantza txapelketa

Larunbatean Lezoko dantza txapelketan ere parte hartu zuten gure dantza taldeko hainbat kidek!

Primeran aritu ziren Lide, Nahia, Mattin eta Izaro! Azken honek B sailean bigarren postua lortu zuen gainera!

BEJONDEIZUELA! ZORIONAK DENEI!


2016(e)ko apirilaren 25(a), astelehena

Oiartzungo Dantzari Txiki Eguna!

Atzo Oiartzungo Dantzari Txiki eguna ospatu genuen herrian eta goizeko euriak emanaldia kiroldegian egitera bultzatu bazuen ere oso ikuskizun polita egin zuten Euskal Herri osoko dantzariek.

Goizeko 10:30ak aldera elkartu ginen dantzatalde guztiak Ikastolako frontoian eta bertan haimeketako goxoa egin ondoren kiroldegirantz abiatu ginen desfile luze eta polit batean. Bertan egin genuen emanaldia, eta etorritako dantza talde guztiak ederki aritu ziren beraien dantzak eskaintzen. 9 Dantza talde ezberdinetako 300 dantzari inguru bildu ginen.

Behin emanaldia bukatuta, berriro ere Haurtzaro Ikastolara hurbildu ginen bertako jantokian bazkaltzeko eta arratsalderako indarrak hartzeko, bertan 400 pertsona elkartu ginelarik.. 17:00 etan, sukaldari eta zerbitzariek egindako lana eskertzeko dantzari guztiek agurra dantzatu ondoren berriro ere dantzari ekin genion ikastolako frontoian antolatutako erromeriari esker.

Mila esker egun hau antolatzen laguntzen ibili zareten guztiei, oso egun polita izan zen  eta giro bikaina sortu zen! ZORIONAK DENEI!


2016(e)ko apirilaren 22(a), ostirala

Motxilak eta rifak salgai!!

Pragako Jaialdi Internazionalean parte hartu ahal izateko motxilak eta rifak salgai jarri ditu Haurtzaro Dantza Taldeak. Dantzariak jada hasi dira rifak saltzen eta motxilak ere salgai daude 6€tan.

- Idazkaritzan
- Oiartzungo Dantzari Txiki egunean
- Haurtzaro dantza taldearen beste emanaldietan

ANIMATU ETA EROS ITZAZU!!!



2016(e)ko apirilaren 12(a), asteartea

Elgoibarko XV. aurresku eta soinu zahar txapelketa

Asteburu honetan, Elgoibarko XV. aurresku eta soinu zahar txapelketan parte hartu zuten gure dantza taldeko Lide, Mattin eta Nahiak. 

Denek lan bikaina egin zuten eta Mattinek, gainera, txapela lortu zuen! ZORIONAK!

Jarrai ezazue orain arte bezain primeran dantzan!





2016(e)ko apirilaren 3(a), igandea

ARIN-ARIN ETA FANDANGO SAIOAK 2016

Aurten ere Haurtzaro Dantza Taldeakoek arin-arin eta fandango saioak antolatu ditugu aste santuko bigarren astean. Neska-mutil talde polita bildu gara, hiru talde osatu ditugu.

Arin-arin eta fandangoaren pauso guztiak ikasi ditugu! Orain pixka bat praktikatzea besterik ez zaigu falta edozein erromeritan dantzan aritzeko!

Helduen taldean berriz, ez ohiko pausoak ikasteko aukera izan genuen Udane Eskuderoren eskutik. Ederki aritu ziren hiru saioetan! Mila esker denei eta eskerrik asko Udane saioak gidatzeagatik!

Mila esker aurten parte hartu duzuen guztioi! 
Primeran pasa dugu, hurrengo urtean gehiago!