2016(e)ko martxoaren 29(a), asteartea

Oiartzungo Euskal Jaia

Aurreko Martxoaren 19an Euskal Jaia ospatu genuen Oiartzunen eta bertan egon zure Haurtzaro Dantza Taldeko dantzariak ere. Eguraldiak gehiegi lagundu ez bazuen ere oso gustora aritu ziren dantzan eta beste behin dantzariek beraien emanaldia ederki egin zuten.

Landetxen egin genituen gure bi emanalditxoak eta Laia tabernakoen eskutik hamaiketako goxoa egiteko aukera izan genuen. Azkenik, goizari amaiera emateko herriko plazara hurbildu eta bertan Herri Dantza dantzatu genuen denok. Egun paregabea izan zen!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina