2016(e)ko otsailaren 14(a), igandea

INUDE ETA ARTZAIAK

Gaur goizean Inude eta Artzaiak izan ditugu Oiartzunen eta eguraldiak gehiegi lagundu ez baldin badu ere dantzariak indartsu aritu dira. Goizeko 11:15etan abiatu dira Ibargain Musika Eskolatik eta plazan ederki egin dute dantza neska-mutilek.

Euria hasi duela eta ohiko ibilbidea egin beharrean zertxobait motzagoa egin behar izan dugu aurten, baina hala eta guztiz ere oso ongi pasa dute gaztetxoek. Desfilea amaitutakoan urtero bezala hamaiketakoa eskaini digute eta modu horretan eman diogu amaiera gaurko emanaldiari. Goiz bikaina izan da, ZORIONAK DENOI!






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina