2016(e)ko otsailaren 29(a), astelehena
ZUBEROAKO MASKARADAK 2016
Igande honetan, martxoaren 6an hain zuzen, Haurtzaro Dantza Taldea Zuberoako Maskaradak ikustera joango da bertako dantzak eta inauteriak ezagutzeko asmoz.
Ezpeize (Zuberoa) herrian emango dituzte Maskaradak Sohütako gazteek, goizean barrikadak eta arratsaldean emanaldia egingo dute eta denaz gozatu ahal izateko egun guztiko ibilaldia egingo dugu.
Goizeko 9:30etan irtengo gara Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik eta ilunabarreko 20:30ak aldera iritsiko gara leku berera. Dantza taldeko dantzari zaharrenek izango dute ikuskizunaz gozatzeko aukera, Talde Berdeak, Talde Laranjak eta Udareen Taldeak hain zuzen.
2016(e)ko otsailaren 21(a), igandea
Beti bezain fin!
Asteburu honetan ere, gure dantza taldeko dantzari batzuk Beasaingo Soinu Zahar eta Aurresku txapelketan parte hartu dute eta oraingoan ere, Beasaindik herrira etorri dira bi sariak.
Mattin Etxebeste txapelduna izan zen eta baita Katerin Artola, taldekide ohia ere. Zorionak bioi!
Olaia Felipe eta Lohizune Telletxeak ere lan bikaina egin dute gaurkoan, bejondeizuela zuei ere!
Mattin Etxebeste txapelduna izan zen eta baita Katerin Artola, taldekide ohia ere. Zorionak bioi!
Olaia Felipe eta Lohizune Telletxeak ere lan bikaina egin dute gaurkoan, bejondeizuela zuei ere!
2016(e)ko otsailaren 14(a), igandea
INUDE ETA ARTZAIAK
Gaur goizean Inude eta Artzaiak izan ditugu Oiartzunen eta eguraldiak gehiegi lagundu ez baldin badu ere dantzariak indartsu aritu dira. Goizeko 11:15etan abiatu dira Ibargain Musika Eskolatik eta plazan ederki egin dute dantza neska-mutilek.
Euria hasi duela eta ohiko ibilbidea egin beharrean zertxobait motzagoa egin behar izan dugu aurten, baina hala eta guztiz ere oso ongi pasa dute gaztetxoek. Desfilea amaitutakoan urtero bezala hamaiketakoa eskaini digute eta modu horretan eman diogu amaiera gaurko emanaldiari. Goiz bikaina izan da, ZORIONAK DENOI!
2016(e)ko otsailaren 13(a), larunbata
INUDE ETA ARTZAIAK
Inude eta artzaiak igande honetan izango ditugu herriko kaleetan zehar eta gure dantzariak gogotsu aritu dira ensaioetan.
https://www.facebook.com/jaione.ugaldeberesarasua/media_set?set=a.1228125190571505.1073741838.100001221083801&type=3

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)