2015(e)ko apirilaren 7(a), asteartea


Hasi dira Haurtzaro Dantza Taldeko Fandango eta Arin Arin saioak!

Gaur goizean elkartu gara, 9:00etan LHko haurrekin eta ordu eta erdiko saio ederra egin dugu. Arin Arineko pauso guztiak ikastea lortu dugu eta bihar Fandangoarekin hasteko gogoz geratu gara. Bihar berriz beraz!

10:30etan DBHko taldearen saioa hasi da. Talde hau helduagoa izaki, Fandango eta Arin Arineko pauso berri batzuk ikasten, pausoak konbinatzen eta bi dantzen estruktura teorikoa lantzen aritu gara. Fandango, Arin Arin eta Erromerien Historia pixka bat ere landu dugu, gainera. Bihar pauso berriak perfekzionatzen jarraituko dugu!







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina