Iritsi dira Ihoteak Haurtzaro Dantza Taldera ere eta Intxixu eta Sorginen ongi etorreran parte hartuko dute aurten ere Haurtzaro Dantza Taldeko dantzariek. Lehenik
Azeri Dantza dantzatuko dute Gerezien
taldeak, talde Txuriak, Urdinak eta Berdeak eta jarraian Sorgin Dantza talde Laranjak. Horretarako hona hemen dantzariek kontuan hartu beharrekoa:
-Azeri Dantza dantzatuko dutenen artean mutilez jantzi behar dutenek eraman beharreko arropa: Alkandora eta
galtza txuriak, alpargata txuri-gorriak (alpargata txuria zinta gorriarekin),
galtzerdi txuriak, gerriko gorria, txaleko beltza eta txapela beltza.
-Azeri Dantzan neskez
jantziko direnak: Alkandora eta gonazpiko txuria, alpargata txuri-gorriak
(alpargata txuria zinta gorriarekin), galtzerdi txuriak (motzak), gerriko
gorria, koloretako zapi bat lepoan eta beste koloretako zapi alai bat buruan
(moñorik egin gabe) eta belarritako eta lepoko handiak.
-Sorgin Dantzan mutilez jantziko direnak: Alkandora eta galtza
txuriak, alpargata txuri-gorriak (alpargata txuriak zinta gorriarekin),
galtzerdi txuriak, gerriko gorria eta sorgin dantzako txapela berezia (dantzari
bakoitzari bat utziko zaio bat emanaldirako).
-Sorgin Dantzan neskez dantzatuko dutenak: Alkandora eta gonazpiko
txuria, alpargata txuri-gorriak (alpargata txuria zinta gorriarekin), galtzerdi
txuriak (motzak), buruan zapi koloretsu bat (moñorik egin gabe) eta Poxpolin
jantziko gona eta korpiñoa (dantzari bakoitzari gona eta korpiño bana emango
zaio emanaldirako).
Otsailaren 6an, arratsaldeko
18:30tan Manuel Lekuona liburutegian elkartuko gara!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina